Neurria: Galoi 1 garagardo
TRESNAK
- Lapikoa
- Botilaratzeko tutua
- Sukaldeko termometroa
- Kristalezko botila handia (1 Gal)
- Kristalezko botilak
- Ailock
- Beratze sarea
- Estelizitzako produktua
- Inbutua
Berezko estalkia daukaten (argazkian ikusi) edo txapadun botilak erabili daitezke. Txapadun botilak erabiliz gero, botilez gain, txapa eta txapadora ere beharko dira.
OSAGAIAK
- Pale malta 908 g (2 lb)
- Crystal 40 85 g (3 oz)
- Malta marroia 57 g (2 oz)
- Bizkuit malta 28 g (1 oz)
- Cascade lupulua 8 g
- Safale S-40 legamia
PREOZESUA
- Lapiko batean berotu 1 gal (1/2 galoi geroago erabiliko dugu) ur 65 gradutara iritsi arte.
- Ipini birrindutako pale malta, crystal 40, malta marroia eta bizkuit malta sarearen barrura eta ondoren, sartu lapikora. Mantendu ura maltarekin batera 65 gradutara ordu batez.
- Ordu bat pasatu ondoren, altxatu beratze sarea eta erabili ez dugun galoi erdia maltaren gainetik isuri zukua ondo aprobetxatzeko.
- Ondoren, erretiratu malta, igo suaren intentsitatea intentsitate altuenera eta itxaron mostoak irakin arte.
- Behin irakiten dagoenean, gehitu 8 gr Cascade lupulu eta irakiten mantendu ordu batez.
- Ordu bete pasa baino pixka bat lehenago, bete harraska ur hotz eta izotzarekin.
- Kendu lapikoa sutatik eta ipini harraskan mostoa 25 gradutara jaitsi dadin (garrantzitsua da mostoa tenperatura horretan egotea legamia hil ez dadin).
- Desinfektatu erabiliko ditugun tresna guztiak esterilizatzeko produktua erabiliz: botila handia, Airlock-a, inbutua eta legami poltsa.
Argazkian agertzen den moduko espraia erabili daiteke hobeto desinfektatzeko - Bota legamia botila handira, gehitu mostoa inbutuaren laguntzarekin eta itxi botila airlock-arekin (airlock-a ur edo esterilizatzailearekin betetan egon behar da).
- Gorde botila leku ilun batean 10-14 egunez. Garagardoa egiten dabilela ziurtatzeko, begiratu, bigarren egunean edibidez, botilan ea mugimendua dagoen ala ez. Mugimenduak prozesua bide onetik doala adierazten du.
- 10-14 egun pasatu ondoren, desinfektatu (esterilizatzeko produktuarekin) garagardoa botiletara pasatzeko erabiliko ditugun tresna guztiak (botilak barne).
- Lapiko txiki batean, berotu 350 ml ur 25 g azukrerekin batera.
- Bota lapiko txikian berotutakoa lapiko handiago batera eta ondoren, botileratze tutua erabiliz, gehitu botila handian dagoen garagardoa lapikora.
- Azkenik, bete botilak (botilaratzeko tutuarekin), itxi berez daukan estalkiarekin edo txaparekin eta sartu leku ilun batean beste 10-14 egunez.
Utzi erantzun bat