Mt Defiance Washington estatuko King County konterrian kokatzen da, Seattletik 76 km-tara gutxi gorabehera. Mendi honetara igotzeko ibilbide ezberdinak dauden arren, guk Ira Spring Trailhead izeneko ibilbidetik egin genuen. Ibilbidea hau, Washington estatuko baso nazionalen barruan sartzen da, beraz, kotxea bertako aparkalekuan aparkatu ahal izateko, ordaindu egin behar da ($5) edo Federal recreation pass izeneko pasearen beharra... Continue Reading →
APE CANYON TRAILHEAD
Ape Canyon trailhead Washington estatuko Skamania konterrian kokatzen den St. Helens mendiaren ipar-ekialdean kokatzen da. St. Helens (inguruko natiboek Lawetlat'la, Loowit eta Louwala-Clough izenekin izendatuta), 2550 metroko garaiera duen sumendia da eta oraindik aktibo dago gainera. Seattletik 154 km-ra kokatzen da eta Portlandetik 85 km-ra hain zuzen ere. Ape Canyonetik gertuen dagoen herria Cougar izenekoa da... Continue Reading →
BELDUR BARIK, PUERTO RICO
Seattlen bizitzeak, munduko herrialde eta leku ezberdinetako (Libano, Puerto Rico, India, AEB...) pertsona, kultura eta istorioak ezagutu eta entzuteko aukera eman dit -Libano, Puerto Rico, India, AEB, eta abar-. Bidean ezagututako batzuekin, koadrilatxo anitza osatu dugu, gainera. Lagunekin gozatzeaz gain, beraien kultura eta herriari buruz gehiago ikasteko aukera izaten dut eta, askotan, orduak pasatzen ditugu... Continue Reading →
ANNETTE LAKE TRAIL
Annette Lake ibilbidea Washington estatuko Mt. Baker Snoqualmie izeneko baso nazionalaren parte da eta Seattletik 1 ordu eta 40 minututara (kotxez) aurkitzen da. Ordu eta erdiko ibilaldia da, aparkalekutik hasita, Annette izeneko lakura iritsi arte. Ibilbidearen hasieran, kotxea aparkatzeko parkina dago, baina ez da dohainekoa. Beraz, bi aukera daude: Momentuan bertan $5 ordaintzea. Federal recreation pass izeneko... Continue Reading →
HANDIA
Handia izan da, Seattlen “Handia” ikusteko aukera izatea. Handia izan da, film horri esker, garai batean Estatu Batuetara etorritako euskal etorkinen ondorengoak ezagutzea. Handia da, horiekin hilabetero musean handira “enbido” egiteko elkartzea . Handia da, elkartzen garen bakoitzean, beraien eta arbasoen kontuak ezagutzea. Handia da herritik, jatorritik, milaka kilometrotara egon arren, uste duguna baino gehiago... Continue Reading →
DENBORAREN GATIBU EDO DENBORAREN JABE?
Kartetara jolasean, kontu ezberdinei buruz hitz egiten, iraganean pasatutako bizipenak gogoratzen, kantuan, bertsotan… Hartu unetxo bat eta pentsatu zenbat denbora ematen dugun jatorduren baten ondoren mahaiaren bueltan lagun eta familiakoekin solasean. Nork ez ditu, aitaitaren amaierarik gabeko “Markesaren alaba” bertsoak eta amamaren aspaldiko kontuak entzun? Nork ez du gizarteko gai baten inguruan hausnartu eta nor... Continue Reading →
RAINIER MENDIA
Seattlen nagoenetik urrun baina aldi berean gertu ikusten dudan Rainier mendiak nire jakin mina piztu du, mendia baino sumendia dela eta gaur egun ere aktibo dirauela jakin dudanean. Rainier 4392m-ko altuerarekin, Ameriketako Washington estatuko mendirik altuena da. 25 glaziarrekin, Ameriketako Estatu Batuetako glaziar gehien dituzten mendietako bat da gainera. Seattletik 87 km-tara dagoen arren, eguraldi... Continue Reading →
AU PAIR BATEN BEGIRADA
Euskal Herrian ohikoa ez den arren, munduko hainbat lekutan Estatu Batuetan, Frantzian, eta Ingalaterran adibidez, oso zabalduta dago etxeko haurren zaintzaz arduratzen den pertsona bat familiarekin batera bizitzea. Hau da, Au Pair-a edukitzea. Horien lana, gurasoak lanean dauden bitartean, haurrak zaintzea da, horrekin batera, etxerako lanak egiten laguntzea, eskolara eramatea eta jasotzea, beraiekin jolastea, eskolaz... Continue Reading →
JAMAICA PLAIN
Jamaica Plain, Boston kapoaldean kokatzen den auzorik zaharrenetariko bat da. Bizitegi-gune lasaia da, hiriko mugimendutik deskonektatzeko aproposa. Auzoa den arren, beste herritxo bat dela ematen du. Izan ere, handia da, 11 km2-koa hain zuzen ere. Esan bezala, hiriaren kanpoaldean kokatzen da, hala ere, metroarekin 15-20 minutu besterik ez dira behar erdialdera iristeko. Kotxearekin berriz, pixka bat... Continue Reading →
AU PAIR IZATEKO PROZESUA
Duela urte bat, irakasle ikasketak amaitu ondoren, Bostonera joan nintzen bizitzera. Bertan, 6 hilabetez Au Pair lanetan ibili nintzen, bertako familia bateko bi haur zaintzen. Estatu Batuetara urrian joan nintzen arren, Au Pair izateko prozesuarekin askoz lehenago hasi nintzen, oso prozesu luzea baita. Unibertsitatea amaitu aurretik, argi neukan ingelesa ikastera Estatu Batuetara joatea nahi nuela.... Continue Reading →
You must be logged in to post a comment.