HANBURGESA OGIA

1

OSAGAIAK

  • Legami lehor aktiboa 8,5 g (1 tbsp)
  • Ur epela 120 ml (1/2 cup)
  • Esnea 125ml (1/2 cup)
  • Arrautza 1
  • Oliba olioa 27 ml (2 tbsp)
  • Azukrea 25 g (2 tbsp)
  • Gatza 7 g (1 tsp)
  • Irina 405 g (3 cup)
  • Gurina  14 ml (1 tbsp)
  • Sesamo haziak (nork bere gustura)

PROZESUA

  1. Ontzi handi batean, nahastu ur epela legami lehorrarekin eta utzi 5 minutuz aktibatzen.
  2. Bitartean, ontzi txikiago batean nahastu esnea, arrautza, oliba olioa, azukrea eta gatza.
  3. Gehitu bigarren ontzian egindako nahasketa, ontzi handian egindakora eta nahastu.
  4. Gehitu irina pixkanaka eta nahastu ore bihurtu arte. Ipini orea mahaiaren gainean eta segi eskuekin oratzen beste 10 minutuz.
  5. Orea eskuetan itsasten ez denean ipini berriz ere ontzian eta estali film plastikoarekin (garrantzitsua da orea siku ez egotea, eskuetan itsasten ez den arren, ez da siku egon behar) eta utzi bi orduz lotan.
  6. Bi ordu pasatu ondoren, oratu berriro eskuekin eta banatu 8 zatitan eta eman forma ogitxoei.
  7. Ipini ogiak labera sartzeko erretilu batean, urtu gurina eta igurtzi ogien gainetik. Ondoren, bota sesamo hazi batzuk.
  8. Berotu labea 190 gradutara (375 F) eta labea bero dagoenean, laberatu 15-20 minutuz, ogiek marroixka kolorea hartu arte.

BurgerHamburguesaHamburguesa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: