Ape Canyon trailhead Washington estatuko Skamania konterrian kokatzen den St. Helens mendiaren ipar-ekialdean kokatzen da. St. Helens (inguruko natiboek Lawetlat’la, Loowit eta Louwala-Clough izenekin izendatuta), 2550 metroko garaiera duen sumendia da eta oraindik aktibo dago gainera. Seattletik 154 km-ra kokatzen da eta Portlandetik 85 km-ra hain zuzen ere.
Ape Canyonetik gertuen dagoen herria Cougar izenekoa da eta kotxez 30 minututara kokantzen da. Bidezidorraren hasierara iritsi baino ordu bat lehenago gutxi gorabehera, mugikorraren zerbitzua galdu egiten da. Beraz, NF-83 errepidea jarraitu behar da aparkalekura iristeko. Neguan zehar itxita egoten da neguko eguraldiaren ondorioz, hala ere, maiatzaren amaieran (normalean) zabaldu egiten dute.
Ape Canyon bidezidorraren hasieran kotxea aparkatzeko aparkalekua dago, baina ez da dohainekoa, ondoregoak dira aukerak:
- Momentuan bertan $5 ordaindu.
- Federal recreation pass izeneko pasea izatea.
Ibilbidearen distantzia aparkalekuan hasi eta bukatuz gero:
- 16 km
- 3 ordu eta erdi edo 4 ordu gutxi gora behera.

Ape Canyoen aparkalekura iritsi aurretik, autoz irisgarriak diren kanpaleku (akanpada librea egiteko) ugari daude basoan zehar. Beraz, posible da, kotxea bidezidorraren hasieran aparkatu beharrean, akanpatutako lekuan uztea ere. Guk aparkalekutik 15 minututara (oinez) akanpatu genuen eta beraz, kotxea akanpalekuan utzi genuen.
Akanpada librea egiteaz aparte, badaude, komunak eta bestelako instalazioak dituzten kanpinak ere. Hala ere, horietan estantzia ordaindu egin behar da.


Bideak St. Helens mendia eta Washingtoneko beste hainbat mendiz osaturiko paisaiaz gozatzeko aukera ematen du. Horrez gain, mota ezberdinetako zuhaitzez eta milaka koloretako loreez ere. Ez hori bakarrik, St. Helens sumendiaren labak egindako erreka ere ikusi daiteke. Eguraldi ona eginez gero, Rainier mendia ikusi daiteke urrinean.


Bidea lehorra da, ez dago iturririk, beraz, gomendagarria da ur botila bat baino gehiago eramatea. Baita, bidearen amaieran jateko janaria ere.

Informazioa gehiago:
https://www.fs.usda.gov/recarea/giffordpinchot/recarea/?recid=47014
https://www.outdoorproject.com/united-states/washington/ape-canyon
Utzi erantzun bat