OSAGAIAK
- Irina 440 g (3 1/2 cup)
- Gatza 5 g (3/4 tsp)
- Gurina (gatz gabekoa) 340 g (1 1/2 cup)
- Banilla-estraktua 28 ml
- Limoi azala birrinduta 9 g (1 1/2 tbsp)
- Azukrea 150 g (1 cup)
- Mugurdi (masusta gorri) marmelada pote bat
PROZESUA
- Hasteko, ontzi txiki batean nahastu irina eta gatza.
- Ontzi handi batean nahastu gurina (gelako tenperaturan) eta azukrea krema bihurtu arte (krema egiteko zailtasunak izanez gero, irabiagailu elektrikoa erabili).
- Gehitu kremara banilla-estraktua eta limoi azala eta nahastu egurrezko koilara baten laguntzarekin. Ondoren, gehitu gutxinaka ontzi txikian egindako nahasketa (irina eta gatza) handian egindakora eta segi nahasten orea egin arte.
- Bota irin pixka bat mahai gainera eta eskuak erabiliz, oratu orea beste 10 minutuz. Ondoren, banatu orea bi zatitan (zati bat azpiko pasta egiteko izango da, bestea berriz, gainazaleko pastak egiteko), bildu film plastikoan eta sartu izozkailura 15 minutuz (geroago egiteko bada, izozkailuan beharrean, hozkailura sartu).
- Berotu labea 180 gradutara (350F). Labea berotzen den bitartean, atera ore zati 1 izozkailutik, zabaldu arrabolaren laguntzarekin xafla fina egiten arte. Ondoren, moztu orea pastak mozteko moldearekin.
- Jarraian, bigarren zatiarekin errepikatu prozesu berdina. Behin orea formatan moztu ondoren, moztu pastaren erdialdea ere nahi duzun formarekin.
- Ipini labera sartzeko papera, labera sartzeko erretiluan eta laberatu pastak 10 minutuz.
- Atera labetik eta itxaron hoztu arte. Behin hoztuta daudenean, ipini marmelada koilarakada azpialdeko pastaren gainean. Amaitzeko, ipini zuloa daukana gainean.
Utzi erantzun bat