Jamaica Plain, Boston kapoaldean kokatzen den auzorik zaharrenetariko bat da. Bizitegi-gune lasaia da, hiriko mugimendutik deskonektatzeko aproposa. Auzoa den arren, beste herritxo bat dela ematen du. Izan ere, handia da, 11 km2-koa hain zuzen ere. Esan bezala, hiriaren kanpoaldean kokatzen da, hala ere, metroarekin 15-20 minutu besterik ez dira behar erdialdera iristeko. Kotxearekin berriz, pixka bat... Continue Reading →
AU PAIR IZATEKO PROZESUA
Duela urte bat, irakasle ikasketak amaitu ondoren, Bostonera joan nintzen bizitzera. Bertan, 6 hilabetez Au Pair lanetan ibili nintzen, bertako familia bateko bi haur zaintzen. Estatu Batuetara urrian joan nintzen arren, Au Pair izateko prozesuarekin askoz lehenago hasi nintzen, oso prozesu luzea baita. Unibertsitatea amaitu aurretik, argi neukan ingelesa ikastera Estatu Batuetara joatea nahi nuela.... Continue Reading →
You must be logged in to post a comment.