- 1994tik 2016ra arte, Gipuzkoako Aretxabaleta herrian bizi izan naiz.
- 2016an Irakasle izateko ikasketak amaitu nituen.
- Gaur egun, Bostonen sei hilabetez bizitzen egon ondoren, Seattlen bizi naiz.
Zer aurkituko duzu blog honetan?
- Bakarrik zein konpainiarekin prestatzeko errezeta goxoak: errazak, ez hain errazak, gaziak, gozoak, egun berezietan prestatzeko, edozein egunetan jateko… Horiek guztiak, blogean ipini aurretik, nik neuk etxean egindakoak gainera!
- Seattle eta Bostonen ezagututako leku eta txoko gustukoak. Egunen batean horiek bisitatuz gero, ideiatxo batzuk izan ditzazun! 😉
- Bostonen izandako Au Pair bizitzari buruzko hainbat kontutxo: prozesua, esperientzia…
- Puntua astekarirako noizbehinka idazten ditudan artikuluak.
Beraz, errezeta berriak prestatu eta probatu nahi izanez gero, eta Euskal Herriaz gain, beste herrialde bati buruzko zerbait ikastea edo jakitea nahi izanez gero, arakatu bloga!
Utzi erantzun bat