MT DEFIANCE

Mt Defiance Washington estatuko King County konterrian kokatzen da, Seattletik 76 km-tara gutxi gorabehera. Mendi honetara igotzeko ibilbide ezberdinak dauden arren, guk Ira Spring Trailhead izeneko ibilbidetik egin genuen. Ibilbidea hau, Washington estatuko baso nazionalen barruan sartzen da, beraz, kotxea bertako aparkalekuan aparkatu ahal izateko, ordaindu egin behar da ($5) edo Federal recreation pass izeneko pasearen beharra dago.

Mt Defiancek 1702 metroko garaiera dauka eta Ira Spring Trailhead ibilbideak (Aparkalekutik hasi, tontorrera igo eta buelta) 18 km-ko distantzia dauka guztira.

Tontorrera iritsi aurretik, Mason Lake izeneko lakura iritsi ginen (aparkalekutik 5.4 km-ra gutxi gorabehera). Aintzira leku aparta da tontorrera joan aurretik geldialdia egin eta indarrak hartzeko.

Mount Defiance
Mason Lake

Laku honetan posible da bainatzea eta igeri egitea, eta  badago inguruan kanpatzeko aukera ere. Hala ere, Washington estatuko baso nazionalaren barruan sartzen denez, baimena eskatu eta ordaindu egin behar da bertan kanpatu ahal izateko. Ondorengo estekan informazioa gehiago:

https://parks.state.wa.us/166/Camping-fees

Mount Defiance
Mason lakua

Mt Defiance tontorrera joateko bidea kartel batekin adierazita dago, beraz, behin Mason lakura iristerakoan jarraitu bidea kartela bilatu arte. Bidea nahiko ondo adierazita dagoen arren, gomendagarria da mapa aurretik deskargatuta izatea, ibilbidean zehar ez baitago internet edo mugikorra erabiltzeko zerbitzurik.

Manson Laketik Mt Defiance tontorrera 2,25 km-ko distantzia dago gutxi gorabehera. Distantzia laburra izan arren, aldapa gogorrak daudela esan beharra dago. Batez ere, azkeneko aldapa. Azkeneko hori igotzeko, hainbat momentutan eskuen laguntza ere behar izan genuen.

Mason Lakutik, mendiaren tontorrerako bidea izugarria da, inguruko mendi, mendilerro eta basoak ikusi baitaitezke: Mt Rainier, Mt Adams, Mt Baker, Cascade peaks, etab.

Mount Defiance
Mt Rainier
Mount Defiance
Tontorrerako bidea

Mt Defiance tontorreko bista ere ikusgarria da, Mason lakua, Little Mason lake, Kulla Kulla lake eta Little Kulla izeneko lakuak ikusi daitezke. Baita, Washington estatuko beste hainbat baso eta mendi ere.

Mount Defiance
Mount Defiance
Mt Defiance tontorra

Gomendagarria da hidratatzeko ur botila bat baino gehiago eramatea eta baita indarrak hartzeko janaria ere. Makilak eramatea ere lagungarria izan daiteke, batez ere, tontorrera igotzeko azkeneko aldapak igotzen laguntzeko.

Mt Defiance
Tontorrerako bidea
IMG_0520 (1)
Mount Defiance
Tontorretik ateratako argazkia

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: