
OSAGAIAK
- Ur epela 350 ml (1 1/2 cup)
- Eztia 30 ml (2 tbsp)
- Gatza 19 gr (1/2 tbsp)
- Legami lehor aktiboa 7 gr (3/4 tbsp)
- Irina 500 gr (3 cup)
- Ekilore haziak 25 gr
- Kuia haziak 20 gr
- Arrautzak 1
Legamia aktibatu ahal izateko, garrantzitsua da uraren tenperatura epela edo beroa egotea.
PROZESUA
- Ontzi handi batean, nahastu ur epela, eztia eta gatza. Ondoren, gehitu legami lehorra eta utzi 5 minutuz aktibatzen.
- Nahastu irina, ekilore haziak eta kuia haziak beste ontzi batean.
- Gehitu bigarren ontzian egindako nahasketa, lehenengo ontzia egindakora eta nahastu.
- Ipini orea mahaiaren gainean eta segi oratzen eskutan itsasten ez denera arte.
- Kokatu orea ontzi batean, ipini film plastikoa gainetik eta estali sukaldeko trapuarekin. Ondoren, utzi 2 orduz arnasa hartzen.
- Ipini labera sartzeko papera moldean, oratu orea berriz ere eta jarri moldean. Ondoren, estali beste 40 minutuz sukaldeko trapuarekin bakarrik.
- Berotu labea 230 gradutara (450 F). Labea berotzen den bitartean, igurtzi arrautza ogiaren gainazalean eta bota ekilore eta kuia hazi batzuk gainetik.
- Labea bero dagoenean, sartu orea labera 40 minutuz. Horrez gain, ipini urez beteriko erretilua moldearen azpian.



Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Utzi erantzun bat