Neurria: Galoi 1 garagardo
TRESNAK
- Lapikoa
- Botilaratzeko tutua
- Sukaldeko termometroa
- Kristalezko botila handia (1 gal)
- Kristalezko botilak
- Airlock
- Beratze sarea
- Esterilizatzeko produktua
- Inbutua
Berezko estalkia daukaten (argazkian ikusi) edo txapadun botilak erabili daitezke. Txapadun botilak erabiliz gero, botilez gain, txapa eta txapadora beharko dira.
OSAGAIAK
- Ura 1 1/2 GAL
- 2-row malta 646 g
- Honey malta 85 g
- Cascade lupulua 10 g
- Fermentis US-05 legamia 2 g
- Izotz poltsa 1
- Azukrea 25 g
- Ura 350 ml
Malta birrinduta egon behar da
PROZESUA
- Lapiko batean berotu 1 gal (1/2 galoi geroago erabiliko dugu) ur 65 gradutara iritsi arte.
- Ipini birrindutako honey malta eta 2-row malta beratze sarearen barrura eta ondoren, sartu lapikora. Mantendu ura maltarekin batera 65 gradutan ordu batez.
- Ordu bat pasatu ondoren, altxatu beratze sarea eta erabili ez dugun galoi erdia maltaren gainetik isuri, bertako zukua lapikora erori dadin.
- Horren ondoren, erretiratu malta, igo suaren intentsitatea intentsitate altuenera eta itxaron mostoak irakin arte.
- Behin irakiten dagoenean, gehitu 6 g lupulu eta irakiten mantendu 55 minutuz. Ostean, gehitu 4 g lupulu eta mantendu irakiten beste 5 minutuz.
- Ordu bete pasa baino pixka bat lehenago, bete harraska ur hotz eta izotzarekin.
- Kendu lapikoa sutatik eta ipini harraskan mostoa 25 gradutara jaitsi dadin (garrantzitsua da mostoa tenperatura horretan egotea legamia hil ez dadin).
- Desinfektatu erabiliko ditugun tresna guztiak esterilizatzeko produktua erabiliz: botila handia, Airlock-a, inbutua eta legami poltsa.
Argazkian agertzen den moduko espraia erabili daiteke hobeto desinfektatzeko - Bota legamia botila handira, gehitu mostoa inbutuaren laguntzarekin eta itxi botila airlock-arekin (airlock-a ur edo esterilizatzailearekin betetan egon behar da).
- Gorde botila leku ilun batean 10-14 egunez. Garagardoa egiten dabilela ziurtatzeko, begiratu, bigarren egunean edibidez, botilan ea mugimendua dagoen ala ez. Mugimenduak prozesua bide onetik doala adierazten du.
- 10-14 egun pasatu ondoren, desinfektatu (esterilizatzeko produktuarekin) garagardoa botiletara pasatzeko erabiliko ditugun tresna guztiak (botilak barne).
- Lapiko txiki batean, berotu 350 ml ur 25 g azukrerekin batera.
- Bota lapiko txikian berotutakoa lapiko handiago batera eta ondoren, botileratze tutua erabiliz, gehitu botila handian dagoen garagardoa lapikora.
- Azkenik, bete botilak (botilaratzeko tutuarekin), itxi berez daukan estalkiarekin edo txaparekin eta sartu leku ilun batean beste 10-14 egunez.
Garrantzitsua da tenperatura errespetatzea eta tresna guztiak ondo desinfektatzea.
Eskerrik asko Uxue oso erabilgarria!!!!
Ziripott eta tartaloren partetik gorantziak!!!!
Atsegin dutLiked by 1 person