HANDIA

Handia izan da, Seattlen “Handia” ikusteko aukera izatea. Handia izan da, film horri esker, garai batean Estatu Batuetara etorritako euskal etorkinen ondorengoak ezagutzea. Handia da, horiekin hilabetero musean handira “enbido” egiteko elkartzea . Handia da, elkartzen garen bakoitzean, beraien eta arbasoen kontuak ezagutzea. Handia da herritik, jatorritik, milaka kilometrotara egon arren, uste duguna baino gehiago... Continue Reading →

DENBORAREN GATIBU EDO DENBORAREN JABE?

Kartetara jolasean, kontu ezberdinei buruz hitz egiten, iraganean pasatutako bizipenak gogoratzen, kantuan, bertsotan… Hartu unetxo bat eta pentsatu zenbat denbora ematen dugun jatorduren baten ondoren mahaiaren bueltan lagun eta familiakoekin solasean. Nork ez ditu, aitaitaren amaierarik gabeko “Markesaren alaba” bertsoak eta amamaren aspaldiko kontuak entzun? Nork ez du gizarteko gai baten inguruan hausnartu eta nor... Continue Reading →

RAINIER MENDIA

Seattlen  nagoenetik urrun baina aldi berean gertu ikusten dudan Rainier mendiak nire jakin mina piztu du, mendia baino sumendia dela eta gaur egun ere aktibo dirauela jakin dudanean. Rainier 4392m-ko altuerarekin, Ameriketako Washington estatuko mendirik altuena da. 25 glaziarrekin, Ameriketako Estatu Batuetako glaziar gehien dituzten mendietako bat da gainera. Seattletik 87 km-tara dagoen arren, eguraldi... Continue Reading →

AU PAIR BATEN BEGIRADA

Euskal Herrian ohikoa ez den arren, munduko hainbat lekutan Estatu Batuetan, Frantzian, eta Ingalaterran adibidez, oso zabalduta dago etxeko haurren zaintzaz arduratzen den pertsona bat familiarekin batera bizitzea. Hau da, Au Pair-a edukitzea. Horien lana, gurasoak lanean dauden bitartean, haurrak zaintzea da, horrekin batera, etxerako lanak egiten laguntzea, eskolara eramatea eta jasotzea, beraiekin jolastea, eskolaz... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑