APE CANYON TRAILHEAD

Ape Canyon trailhead Washington estatuko Skamania konterrian kokatzen den St. Helens mendiaren ipar-ekialdean kokatzen da. St. Helens (inguruko natiboek  Lawetlat'la, Loowit eta Louwala-Clough izenekin izendatuta), 2550 metroko garaiera duen sumendia da eta oraindik aktibo dago gainera. Seattletik 154 km-ra kokatzen da eta Portlandetik 85 km-ra hain zuzen ere.  Ape Canyonetik gertuen dagoen herria Cougar izenekoa da... Continue Reading →

ANNETTE LAKE TRAIL

Annette Lake ibilbidea Washington estatuko Mt. Baker Snoqualmie izeneko baso nazionalaren parte da eta Seattletik 1 ordu eta 40 minututara (kotxez) aurkitzen da. Ordu eta erdiko ibilaldia da, aparkalekutik hasita, Annette izeneko lakura iritsi arte.  Ibilbidearen hasieran, kotxea aparkatzeko parkina dago, baina ez da dohainekoa. Beraz, bi aukera daude: Momentuan bertan $5 ordaintzea. Federal recreation pass izeneko... Continue Reading →

DENBORAREN GATIBU EDO DENBORAREN JABE?

Kartetara jolasean, kontu ezberdinei buruz hitz egiten, iraganean pasatutako bizipenak gogoratzen, kantuan, bertsotan… Hartu unetxo bat eta pentsatu zenbat denbora ematen dugun jatorduren baten ondoren mahaiaren bueltan lagun eta familiakoekin solasean. Nork ez ditu, aitaitaren amaierarik gabeko “Markesaren alaba” bertsoak eta amamaren aspaldiko kontuak entzun? Nork ez du gizarteko gai baten inguruan hausnartu eta nor... Continue Reading →

RAINIER MENDIA

Seattlen  nagoenetik urrun baina aldi berean gertu ikusten dudan Rainier mendiak nire jakin mina piztu du, mendia baino sumendia dela eta gaur egun ere aktibo dirauela jakin dudanean. Rainier 4392m-ko altuerarekin, Ameriketako Washington estatuko mendirik altuena da. 25 glaziarrekin, Ameriketako Estatu Batuetako glaziar gehien dituzten mendietako bat da gainera. Seattletik 87 km-tara dagoen arren, eguraldi... Continue Reading →

OPTIMISM GARAGARDOTEGIA

Garagardo bikaina, giro ezin hobea eta konpainia onaz gozatzeko aukera ematen digu Seattleko Capitol Hill barrutian dagoen Optimism garagardotegiak. Garagardotegia izateaz gain, garagardo fabrika ere bada. Beheko irudietan ikusi daitekeen bezala, bistan daude garagardoa egiteko eta gordetzeko erabiltzen dituzten ontzi eta upelak. Esertzeko, egurrezko mahai eta eserleku luzeak daude, sagardotegietan bezala. Horrez gain, badago leiho... Continue Reading →

RATTLESNAKE RIDGE

Rattlesnake Washington estatuan kokatzen da, Seattletik kotxez 30-40 minututara gutxi gorabehera. Mendi martxa polita da, merezi du hiriko bizitzaz atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko bertara hurbiltzea. Argazkian ikusi daitekeen bezala, mendiaren puntatik ikusten den paisaia ikusgarria da. Izan ere, inguruko mendiak, zuhaitzak eta Rattlesnake izeneko lakua ikusi daitezke. Lakuaren ondoan kotxearentzat aparkalekua dago eta bertatik... Continue Reading →

CAFE PETTIROSSO

Seattleko Capitol Hill barrutian, egur marroi ilun eta adreilu gorriz eraikitako etxeen artean aurkituko dugu Cafe Pettirosso kafetegia. Leku horretan birritan egon naizen arren, lokalaren diseinua, bertako langileen arreta, giroa eta janaria, lehenengo momentutik gustatu zitzaizkidan. Kanpoko eraikuntzetan bezala, barrualdean ere, adreilu eta egurraren arteko kontrastea ikusi daiteke. Horrekin batera, paretak koloretako koadro abstraktuekin apainduta... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑