CREPEAK MARRUBI ETA TXOKOLATEAREKIN

1

OSAGAIAK

  • Esnea 123 ml
  • Arrautza 1
  • Gurina (urtuta) 28 gr
  • Azukrea 13 gr
  • Gatz pixka bat
  • Irina 60 gr
  • Kokozko olioa pixka bat
  • Txokolatezko krema nork bere gustura
  • Marrubiak nork bere gustura

PROZESUA

  1. Ontzi batean nahastu esnea, arrautza, gatza eta azukrea.
  2. Urtu gurina zartaginean, ondoren, gehitu ontzian egindako nahasketara eta nahastu.
  3. Gehitu irin pixka bat, nahastu eta gehitu gainontzeko guztia. Ondoren, nahastu berriz ere.
  4. Ipini sua erdiko intentsitatean, bota kokozko olioa gurina urtzeko erabilitako zartaginera eta bota nahasketaren burruntzali erdi.
  5. Ondoren, zabaldu nahasketa ondo zartagin guztian zehar geruza fina izan dadin.
  6. Kolore marroixka hartzerakoan (2-3 min) eman buelta eta utzi beste aldea egiten beste minutu pare batez.
  7. Behin eginda daudenean, ipini crepea plater batean, bota txokolatezko krema erdialdean, ipini marrubi zati batzuk eta tolestu.
Kontuan izan, normalean lehenengo crepea gainontzekoak baino koipetsuagoa izaten dela, beraz, ez arduratu.

 

WhatsApp Image 2020-04-03 at 08.13.53

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: