Kopurua: 2 brioche
OSAGAIAK
LEGAMIA EGITEKO
- Legami lehor aktiboa 11 g
- Esnea 125 ml
- Irina 128 g
OREA EGITEKO
- Arrautzak 6
- Irina 375 g
- Gatza 9 g
- Gurina 226 g (urtuta)
- Arrautza 1 (oreari gainetik emateko)
- Ura 2 koilarakada (orearen gainetik emateko)
- Gatz pixka bat (orearen gainetik emateko)
PROZESUA
LEGAMIA AKTIBATZEKO PROZESUA
- Berotu esnea epel egon arte eta bota ontzi batera.
- Jarraian, gehitu legami lehor aktiboa eta irina esnetara eta nahastu ore bihurtu arte.
- Estali ontzia film plastikoarekin eta sartu labera (labea itzalita) ordu batez orea aktibatu dadin.
- Orean hazi eta zulotxo batzuk ateratzerakoan, erabiltzeko prest egongo da.
OREA EGITEKO PROZESUA
- Behin legamia aktibatuta dagoenean, gehitu arrautzak, gatza eta irina eta oratu esku eskuekin.
- Masa homogeneoa sortzerakoan, urtu gurina eta gehitu poliki-poliki orera. Segi oratzen beste 20 minutuz (hasiera orea umelegia dagoela badirudi ere, oratzen doan heinean sikuago bihurtzen joango da).
- Estali ontzia film plastikoarekin eta utzi lotan ordu batez.
- Ordu bat pasatu ondoren, oratu berriro, estali ontzia film plastikoarekin eta sartu hozkailuan hurrengo egunera arte.
- Hurrengo egunean, atera orea hozkailutik eta bi zatitan banatu.
- Igurtzi gurinarekin labera sartzeko erretilua, eman forma briocheari eta sartu erretiluaren barruan.
- Estali film plastikoarekin beste ordu batez, ondoren, ipini labea 190 gradutara (375 F) berotzen.
- Ontzi batean nahastu arrautza bat eta bi ur koilarakada.
- Igurtzi nahasketa orearen gainetik, bota gatz pixka bat eta sartu labera 30 minutuz.
- Errepikatu prozesu berdina beste ore zatiarekin.
BRIOCHEARI FORMA EMATEKO AZALPENA
Gogoratu ore honekin bi brioche egiten direla:
- Hasteko banatu orea bi zatitan.
- Ondoren, banatu zati bakoitza 6 zatitan.
- Eskuaren laguntzarekin zapaldu ore zatiak banaka, xaflatan bihurtu arte.
- Amaitzeko, biribildu eta ipini erretiluan bata bestearen ondoan.
Utzi erantzun bat