MOLDEKO OGI GOZOA

1

OSAGAIAK

  • Ur epela 300 ml
  • Eztia 30 ml (2 tbsp)
  • Legami lehor aktiboa 11 g (3 3/4 tsp)
  • Oliba olioa 118 ml (1/2 cup)
  • Arrautzak 5
  • Azukrea 100 g (1/2 cup)
  • Gatza 15 g (1 tsp)
  • Irina 660 g (6 cup) —  orea mahai gainean ez itsasteko irin gehiago beharko da.

GAINAZALA EGITEKO

  • Ura edalontzi erdi
  • Azukre edalontzi erdi

PROZESUA

  1. Ontzi batean nahastu eztia ur epelarekin batera eta ondoren, gehitu legami lehor aktiboa. Itxaron 5 minutu legamia aktibatzeko.
  2. Legamia aktibatzerakoan, gehitu oliba olioa eta nahastu.
  3. Ondoren, gehitu arrautzak banaka eta nahastu.
  4. Jarraian gehitu azukrea eta gatza nahasketara eta nahastu.
  5. Gehitu irina eta oratu eskuekin. Hasieran, ontzian bertan oratu daiteke. Ondoren, orea pixka bat sikuago dagoenean, bota mahai gainera irin pixka bat eta segi betan oratzen.
  6. Masa eskutan itsasten ez denean, ipini ontzi handi batean eta estali sukaldeko trapu batekin. Utzi bertan ordubetez arnasa hartzen.
  7. Ordu bat pasatu ondoren, ipini labea 190 gradutara (375 F) berotzen.
  8. Labea berotzen den bitartean, ipini labera sartzeko papera moldean eta oratu orea berriz ere. Ostean, eman forma oreari eta ipini moldean.
  9. Lapiko batean berotu ura azukrearekin batera eta azukrea uretan disolbatzerakoan igurtzi gainazalean pintzelaren laguntzarekin.
  10. Sartu labera 40 minutuz. Noizbehinka igurtzi ura eta azukrearekin egindako nahasketa gainazalean.

Moldean egindako ogi gozoa (6)Moldean egindako ogi gozoa (5)Moldean egindako ogi gozoa (4)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: