ANNETTE LAKE TRAIL

Annette Lake ibilbidea Washington estatuko Mt. Baker Snoqualmie izeneko baso nazionalaren parte da eta Seattletik 1 ordu eta 40 minututara (kotxez) aurkitzen da. Ordu eta erdiko ibilaldia da, aparkalekutik hasita, Annette izeneko lakura iritsi arte. 

Ibilbidearen hasieran, kotxea aparkatzeko parkina dago, baina ez da dohainekoa. Beraz, bi aukera daude:

 

IMG_1227
Ibilbidearen hasiran dagoen egurrezko zubia

Ibilbidearen hasiera nahiko aldapatsua eta monotonoa den arrean, ibilbide polita da lagunekin edo familiarekin batera egiteko. Ibilbideak zuhaitz erraldoiez osaturako basoak zeharkatzen ditu eta horrez gain, basoan bizi diren hainbat animalia ere ikusi daitezke: urtxintxak, txoriak, sagutxoak, orkatzak, etab. 

 

IMG_1196
Zeharkatutak zuhaitzak

 

 

IMG_1221
Bidean zehar zeharkatutako errekatxo bat

 

IMG_1254

Annette lakua, mendi, baso eta zuhaitzez inguratuta dago eta polita da, inguru guztia uretan islatuta ikustea.

IMG_1208
Lakura iritsi ginen momentua

Aintziran bertan, denda kanpainarekin kanpatzeko aukera dago eta uda izaten da kanpatzeko asmoz, jende gehien hurbiltzen den garaia. Hala ere, hori egin ahal izateko, baimen berezi baten beharra dago.
IMG_1213

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: