BASOKO FRUITUEKIN EGINDAKO MAGDALENAK

1

OSAGAIAK

  • Jogurta naturala esne pixka batekin nahastuta 315 ml (1 ⅓ cup)
  • Arrautza 1
  • Oliba olioa 80 ml (⅓ cup)
  • Azukre marroia edo panela azukrea 50 g (¼ cup)
  • Banilla-estraktua 5 ml (1 tsp)
  • Irin integrala 90 g (1 ½ cup)
  • Irin normala 125 g (1 cup)
  • Legami poltsatxo bat
  • Gatz pixka bat
  • Basoko frutak: basaranak, mugurdiak, masustak eta marrubia (marrubia zati txikitan moztu)
Niri jogurta natural krematsua erabiltzea gustatzen zait.

PROZESUA

  1. Ipini labea martxan 220ºC-tan.
  2. Ontzi txiki batean nahastu esnearekin nahastutako jogurta, arrautza, panela edo azukre marroia eta banilla-estraktua.
  3. Beste ontzi handiago batean, nahastu irin integrala, irin normala, legamia eta gatza.
  4. Apurka-apurka nahastu ondo lehenengo nahasketa bigarrenarekin.
  5. Bota nahasketa magdalena moldeetara eta behin moldeetan daudenean, bota bakoitzari basoko fruitu batzuk.
  6. Labean sartu 16-18 minutuz. Labetik atera ondoren, 10 minutuz hotzitzen utzi.

 

sdafdsfdsfa

Utzi iruzkina

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑